miércoles, 23 de mayo de 2012
martes, 13 de marzo de 2012
Ekosistemak
Ekosistemak
View more PowerPoint from NaiaraOrbe
EKOSISTEMAK
Lurreko ekosistemak
View more PowerPoint from agorria
lunes, 5 de marzo de 2012
Kontsumo Tailerra: ENERGIA (2012-03-05)
Kontsumo Tailerra: ENERGIA eta JOSTAILUAK (2012-03-05) on PhotoPeach
jueves, 2 de febrero de 2012
Arkimedes

Kondairaren arabera, Hieronek, errege izendatu baino lehen, bitxigile bati urre eta zilar kantitate bat eman zion koroa bat egin ziezaion. Lana amaitzean Hieronek, egilearekin fidatzen ez zenak, Arkimedesi ea bitxigileak, zikoizkeriaz urre zati batekin geratzeko, koroaren purutasuna jaitsi ote zuen egiaztatzeko eskatu zion, betiere koroaren integritatea errespetatuz.

Hainbeste buruhauste eman zion problema askatuta halakoa zen bere poza, ze biluzik bainuontzitik atera eta Sirakusako kaleetara atera zen Eureka! Eureka! (Aurkitu dut! Aurkitu dut!) ohikatuz. Orduan Arkimedesek koroa pisatu zuen airean eta uretan eta bere dentsitatea erregek emandako urre eta zilar guztia erabilita izan behar zuenarekin ez zetorrela bat ikusi zen eta orduan, bitxigileak erregeari iruzur egin ziola.



viernes, 20 de enero de 2012
Telefono bat egiten

- 2 edalontzi (plastikozkoak)
- 8 metro soka mehea
- Arkatz bat
- Laguntzaile bat
NOLA EGINGO DUGU?
1.- Punta zorrotza duen arkatz bat hartuko dugu eta edalontziei zulo bana egingo diogu.
2.- Sartu soka punta bat edalontzi batean eta bestea beste edalontzian.
3.- Emaiozu korapilo bat soka punta bakoitzari zulotik atera ez dezan.
4.- Hartu zuk edalontzi bat eta zure lagunak bestea. Soka tente egon behar da beti eta ezin du ezer ikutu.
5.- Zuk, ipini edalontzia ahoan eta zure lagunak belarrian.
6.- Apuntatu taula batean esaten dituzun hitzak eta berak apunta dezala entzuten dituenak bere taulan.
ZER GERTATU DA?
Funtzionatzen du haria tentsatuta dagoenean.
Disoluzioak

- 2 edalontzi gardenak
- Goilara txiki bat
- Azukre morenoa
- Ur beroa eta hotza
NOLA EGINGO DUGU?
1.- Bete, erdizka, ur hotzaz edalontzi bat.
2.-Joan goilarakadaka azukrea botatzen. Kontatu botatzen dituzuen heinean. Gelditu ikusten duzunean edalontziko azpikaldean azukre arrastoak gelditzen dirala.
3.- Orain, bete ur beroaz 2. edalontzia. Bi edalontziak ur kantitate berdina euki behar dute.
4.- Bota azukre goilarakadak eta konta itzazu botatzen dituzunak. Gelditu azukre arrastoak ikusten dituzunean edalontziaren azpikaldean.
ZER GERTATU DA?
Ur berotan dagoena guztiz disolbatu da, ur hotzetan dagoena ez da guztiz disolbatu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)