
- 2 edalontzi (plastikozkoak)
- 8 metro soka mehea
- Arkatz bat
- Laguntzaile bat
NOLA EGINGO DUGU?
1.- Punta zorrotza duen arkatz bat hartuko dugu eta edalontziei zulo bana egingo diogu.
2.- Sartu soka punta bat edalontzi batean eta bestea beste edalontzian.
3.- Emaiozu korapilo bat soka punta bakoitzari zulotik atera ez dezan.
4.- Hartu zuk edalontzi bat eta zure lagunak bestea. Soka tente egon behar da beti eta ezin du ezer ikutu.
5.- Zuk, ipini edalontzia ahoan eta zure lagunak belarrian.
6.- Apuntatu taula batean esaten dituzun hitzak eta berak apunta dezala entzuten dituenak bere taulan.
ZER GERTATU DA?
Funtzionatzen du haria tentsatuta dagoenean.