viernes, 3 de junio de 2011
Landareak berlandatzen
Otsailaren 21ean Coleo (ortzadarra) eta Indiako Klabela erein genituen gelan. Gaur, ekainak 3, pote txiki batzuetara berlandatu ditugu, 2,5 cm neurtzen dutenean.
lunes, 30 de mayo de 2011
lunes, 11 de abril de 2011
Madariaga Dorretxea.BUSTURI
apirilak8, Errege bidea jarraituz Busturira heldu ginen Erdi Aroko Dorretxea izaniko Madariaga Dorretxera. Bertan Erdi Aroan Dorretxearen kokalekuak izan zuen garrantzia azaldu ziguten, zeina "Ardoaren eta Arrainaren ibilbidean" zegoen. Bestalde leinuen arteko burrukan "oinaztarren" bandoan burrukatu zuen.
Izaro Uhartea
miércoles, 2 de marzo de 2011
Elikadura Tailerra (2011-03-01)
martxoak 1
Elikadura Tailerra on PhotoPeachAtzoko tailerrean Aitziberrek aurreko urteetan irakatsitakoa gogorarazi zigun.
-Elikagaien gurpila koloreetan
-Otordu orekatuak
-Ohitura osasuntsuak
-Egunero litro 2 ur edan beharra dago.
Bakoitzak fitxa baten eguneroko otorduetan jaten duena koloretan margoztu zuen, eta orekatua zen ala ez aztertu genuen
Kontsumo Tailerra
Abenduak 16, ostirala
GOIZEZ:
Lehengaiak eta hauen eraldaketaren prozesua aztertu genuen. Txartelekin joku bat egin genuen.
Lehengai naturalak amaitu ahal dira, arrisku hori dauka gehiego kontsumitzeak. Amazonas munduko oihanik handiena da eta arriskuan dago basogintza basatiaren erruz.
JOLASTORDU OSTEAN:
Yogurta egin genuen. Horretarako esen osoa, yogurt naturalak, azukrea... erabili genituen.
Nola egin: lapiko baten berotu, nahastatu, pote baten sartu, agunkari paperean gorde, gainetik albal paperez inguratu. Ondoren berogailu ondoan ipintzen genuen. Eta hurrengo egunean prest zegoen etxera eraman eta kontsumitzeko.
ARRATSALDEZ:
Orokorrean interesgarria izan zen iragarkia eta kontsumoa eta publizitateari buruz gauza berri askotaz ohartu ginen. Esate baterako: publizitateak kontsumitzailea erostera bideratzeko trikimailu asko erabiltzen ditu, eta ez beti fidagarriak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
















